Getxo Neskeen Rugby Taldeak hilabete borobila burutu du eta jolastutako norgehiagoka guztiak irabazi egin ditu. Gainera Eukal Ligaren garailea izendatu da Uribealdea taldeari gainditzean finalean 67-0 emaitza batekin.
Talde getxoztarrak Gazteen Nazional mailara igoera eskuratzen du bi partida falta direnean txapelketa amaitzeko. Pasa den denboraldian CD Getxo taldeak beste igoera bat lortu zuen eta aurten 2008-2009 denboraldian zeukan mailara itzuliko da.
Getxo bizi den eskialariak hiru dominak lortu zituen Gironako
Galearen bigarren taldea bere Hirugarren Lurraldeko mailako multzoko lidertzan kokatu da. Neguko txapelduna izendatu ondoren, Galea B taldea oso indartsu abiatzen da igoera lortzera eta, era honetan, orain dela bi denboraldi galdutako maila berreskuratzera. Talde getxotarrak bakarrik berdinketa bat eta porrot bat amore eman ditu jolastutako hamalau norgehiagoketan eta etxean neurketa guztiak irabazi egin ditu.
Abendua hila borobil bat izan da Romo Eskubaloi Taldearentzat. Jokatutako hiru norgehiagoketan irabazi egin du, bata etxean Deustuko Unibertsitatea Loiola taldearen aurrean (30-23), eta beste bi etxetik kanpo. 23-28 gainditu zuen Hondarribiari eta 26-28 emaitza batekin irabazi zion Corazonistas talde gasteiztarrari. Emaitza hauekin Euskadiko Txapelketako bigarren tokian ipini da sailkapen nagusian. Gainera, XXI. Getxoko Udala Sariketa eskuratu zuen Eibar taldeari irabaztean 26-25 emaitza batekin.
Bi talde getxotarrek Azaroan jokatutako norgehiagoka guztietan irabazi dituzte .
Getxo Rugby Gizonen taldeak hiru neurketak garaitu ditu. Valladolideko El Salvador taldeari gainditu zuen Gaztela Leongo Erkidegoko hiruburuan (17-19), Gernikari irabazi zion (23-28) Urbietan eta Faduran 23-13 gainditu zuen Alcobendas talde madrildarrari.
Irrustailuzko Hockeyko Jolaseta taldeak hila honetan jokatutako lau norgehiagoketan irabazi du eta Tenis taldeari 5-2 gainditu ondoren Negurin, Iparraldeko Ligaren lidertza hartu du. Azken neurketa hau garaitu baino lehen, beste hiru irabazpen gehitu zituen Mundaiz talde donostiarrari (2-6), Aurrera Vitoria taldeari (12-0) eta Oberena talde nafartarrari (3-8) gainditu ondoren.
Talde getxotarra Bizkaiko Lurraldeko hirugarren mailan jokatzen ari da eta sailkapenaren buruan jarri da jokatutako bost partiduetan bost garaipen gehitzean. Jokalari bolibiarrek osatzen dute taldea eta hogei ta sei gol lortu ditu eta lau bakarraik jaso ditu.